1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
12E/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 6E/2024 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez kargutik kendu zen, berak eskatuta, Sergio Chivite Sánchez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko burua.
Transkripzio-akats material bat atzeman da Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 6E/2024 Foru Aginduan, zeinaren bidez kargurik kentzen baita, berak eskatuta, Sergio Chivite Sánchez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko burua. Hori horrela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 125.1 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 109.2 artikuluak ezartzen dutenarekin,
AGINTZEN DUT:
1. Zuzentzea Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 6E/2024 Foru Aginduaren 1. puntuan dagoen akats materiala. Puntu hori honela geldituko da idatzita:
"Kargutik kentzea Sergio Chivite Sánchez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2024ko urtarrilaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak".
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzara eta Profesionalen Zerbitzura.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 24an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2401310