2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Burlatako alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, eta gero akats zuzenketa bat egin zen, Alkatetzaren 2022/1371 eta 2022/1392 ebazpenen bidez eta Kirol Patronatuko Lehendakaritzaren 2022/65 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiek egindako izendapen-proposamenei:
Honako hau ebatzi zen Alkatetzaren azaroaren 27ko 1370 /2023 Ebazpenaren bidez (hartan errore aritmetiko bat atzemanik, hura zuzendu egin zen, Alkatetzaren azaroaren 28ko 1379 /2023 Ebazpenaren bidez):
Lehena.–María Eugenia Izcue Cía izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, aritu dadin "gizarte hezitzaile" lanpostuan, zeina hutsik baitago eta 6.8 zenbakia baitu plantilla organikoan. 2023ko abenduaren 11n jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2317022