3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/04533 NL/sr. Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendurako eskaera Beran
Eskatzailea: Milakargako Ura.
Ibaiaren edo errekaren izena: Gorostipaleko Errekako iturria.
Eskatutako emaria: 0,066 l/s.
Tokia: Milakarga alderdia.
Udal mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).
Erabilera: etxerako.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Iturburutik ura hartzeko kutxatila bat erabiliko da. Bertatik 5 m-ko luzera duen hodia aterako da 4.000 l-ko edukiera duen biltegiraino. Toki horretatik ura banatzen da zortzi baserritako etxeko erabileretarako: Gorostipalo, Ibintza, Balkezenea, Balkezebenetxeberri, Arrotzibi, Dornaku Auzoa 2A, Urbitagain eta Bastida.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko abenduaren 11n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Iragarkiaren kodea: E2317446