3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00549A (EG/--). Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea, Iturenen

Ofizioz ireki da espedientea.

Emakidaren titularra: Aioneko Iturriko Bizilagunak elkartea.

Ibaiaren edo errekaren izena: Aioneko lturria.

Azkendu beharreko aprobetxamenduaren emaria: 0,24 l/s.

Hargunearen tokia: Ameztia alderdia.

Udal mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Erabilera: etxerako eta aziendari edaten emateko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Aprobetxamendurako eskubide honen azkentzea: 0,24 l/s-ko ur aprobetxamendua Aioneko iturritik, Ameztia alderdian, Iturengo udal mugartean (Nafarroa), Aioneko Iturriko Bizilagunak elkarteari eman zitzaiona etxeko erabileretarako eta abeltzaintzarako. Arrazoia da emakidarako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko azaroaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Iragarkiaren kodea: E2317319