3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04637 EG/sr. Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendurako eskaera Leitzan

Eskatzailea: Meaka Erabiltzaileen Elkartea.

Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,132 l/s.

Hargunearen tokia: Meaka alderdia.

Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Meaka erabiltzaileen elkartea ur kontzesioa eskatu du ureztaketarako, etxeko erabileretarako eta abeltzaintzarako. 0,132 l/s-ko emaria behar du horretarako. Instalazioak hargune-kutxatila bat du, ura Meaka iturburutik hartu eta 400 metroko hodi batekin 0,5 m³-ko erregulazio-biltegi batera eramateko; biltegi horretatik hodiak ateratzen dira elkarteko kideen biltegietara. Hodi guztiak hazbete bateko diametrokoak dira eta kontagailua harguneko kutxatilaren eta erregulazio biltegiaren artean jarriko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko azaroaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Iragarkiaren kodea: E2317318