3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-A-215. Ur aprobetxamendu baterako eskaera Biotzari-Erromantzatuan

Fernando Ilincheta Baracek ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu du, honako datu eta ezaugarri hauek dituena:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Fernando Ilincheta Barace.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen tokia: Biotzariko zubia.

Hargunearen udalerria: Biotzari-Erromantzatua (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,07 l/s.

Erabilera: abeltzaintza.

Eskatutako aprobetxamenduaren xedea da, funtsean, ura hartzea Zaraitzu ibaitik, eskuinaldetik, Biotzari-Erromantzatuko udal mugartean (Nafarroa), behi-aziendaren 120 bururen hornidurarako, "Yezma" alderdian (abeltegia) eta "La Quiñonada" alderdian (aska), biak lehen aipatutako udal mugartean.

Ura hartzeko instalazio finkorik ez da eginen, gasolinako motoponpa ekipo bat jarriko baita ibai bazterrean, traktore baten giltzadurari konektatuta, eta traktorean hiru biltegi egonen dira, bakoitza 1.000 litrokoa. Ura traktorearekin eramanen da hargunetik 4 kilometro ingurura dauden bi askataraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Alboko komisarioa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2317317