3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-A-94. Ur-aprobetxamendurako eskaera Irunberrin

Rubén Aristu Torresek ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu du, honako datu eta ezaugarri hauek dituena:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Rubén Aristu Torres.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen tokia: Selbaondoa.

Hargunearen udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,02 l/s.

Erabilera: ureztatzea.

Eskatutako aprobetxamendua, funtsean, honetan datza: Zaraitzu ibaitik zuzenean ura hartzea, Irunberriko udal-mugartean (Nafarroa), 6. poligonoko 492. lurzatian, lehen aipatutako udal-mugartean bertan, 0,08 hektareako baratze bat uholdeka ureztatzeko.

Aprobetxamenduari lotutako instalazioak hauek dira: ibilgutik ura zuzenean hartzeko hargune bat, ibaiaren ertzean kokatuko den motoponpa txiki baten bidez. Ekipamendu hori gai izanen da 0,18 l/s-ko uneko emaria jasotzeko. Ura instalazio mugikor baten bidez eramanen da ureztatu beharreko tokiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Alboko komisarioa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2317316