3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-A-16. Ur aprobetxamendurako eskaera Erronkarin

Magdalena Sanz Ordunak ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu du, honako datu eta ezaugarri hauek dituena:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Magdalena Sanz Orduna.

Ur-ibilgua: Ezka ibaia.

Hargunearen udalerria: Erronkari (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,03 l/s.

Erabilera: ureztatzea.

Eskatutako aprobetxamenduaren xedea da, funtsean, ura zuzenean hartzea Ezka ibaitik, Erronkarin (Nafarroa), 0,2 hektareako baratza eta fruta arbolak ureztatzeko, udal mugarte horretako 4. poligonoko 508. lurzatian.

Aprobetxamendurako instalazioa ura xurgatzeko motoponpa ekipo bat da, ureztatzeko garaian ibai bazterrean jarriko dena. Ura hodi mugikor baten bidez eramanen da ureztatu beharreko tokiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Alboko komisarioa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2317315