3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2023-A-37. Ur-aprobetxamendurako eskaera Irunberrin
María Jesús Bidondo Esandik eta Isidoro Bidondo Esandik honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Isidoro Bidondo Esandi, María Jesús Bidondo Esandi.
Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.
Hargunearen tokia: debajo de la peña.
Hargunearen udalerria: Irunberri (Nafarroa).
Erabilera: ureztatzea.
Eskatutako aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Zaraitzu ibaitik motoponpa mugikor baten bidez. Ondoren ponpa kendu eginen da. Lurzatia 90 metro lineal dituen plastikozko hodi baten bidez ureztatuko da. Irunberriko (Nafarroa) 6. poligonoko 323. lurzatiko (499. lurzatia zena) goiko aldean dauden plastikozko biltegi batzuetara eramanen da ura. Biltegi bakoitza 1.000 litrokoa da. Ura baratza eta fruta arbolak tantaka eta uholdeka ureztatzeko erabiliko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.
Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.
Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.
Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Alboko komisarioa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2317314