3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2023-A-85. Ur-aprobetxamendurako eskaera Irunberrin
Asunción Machín Uztarrozek ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu du, honako datu eta ezaugarri hauek dituena:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Asunción Machín Uztarroz.
Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.
Hargunearen tokia: debajo de la peña.
Hargunearen udalerria: Irunberri (Nafarroa).
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,02 l/s.
Erabilera: ureztatzea.
Eskatutako aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Zaraitzu ibaitik, ibai bazterrean ponpa mugikor bat jarrita, ondoren kendu eginen dena. Ureztaketarako, ura 100 metro lineal dituen plastikozko hodi baten bidez eramanen da plastikozko biltegi batzuetara, Irunberriko (Nafarroa) 6. poligonoko 305. lurzatiko (508. lurzatia zena) goiko aldera. Ura baratza eta fruta arbolak tantaka eta uholdeka ureztatzeko erabiliko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.
Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.
Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.
Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Alboko komisarioa, Javier San Román Saldañá.
Iragarkiaren kodea: E2317313