2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Akats zuzenketa, deialdi honi dagokion izendapenean: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean
Alkatetzaren azaroaren 20ko 1305/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Alkatetzaren 2023ko azaroaren 3ko 1233 Ebazpenaren bidez, instalazioetako mantentze-lanen eta langileen arduradun izendatu zen María Eugenia Muguiro Larraya, plantilla organikoan hutsik dagoen lanpostua betetzeko (13.4 zenbakia). Ebazpen horretan errore material bat dagoela ikusirik, ofizioz zuzentzen da, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan:
"Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak."
Honela dioen tokian:
"1. María Eugenia Muguiro Larraya izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko lan kontratudun finko, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 13.4 zenbakia duen instalazioetako mantentze-lanen eta langileen arduradunaren lanpostuan aritzeko. 2023ko azaroaren 25ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Honela behar du:
"1. María Eugenia Muguiro Larraya izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 13.4 zenbakia duen instalazioetako mantentze-lanen eta langileen arduradunaren lanpostuan aritzeko. 2023ko azaroaren 25ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau.
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzaren 2023ko azaroaren 3ko 1233/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea, azalpen zatian adierazi bezala.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2316503