2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Komunikazio barneratzaile eta ez-sexistarako ordenantza. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko abenduaren 14an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Sakanako Mankomunitatean komunikazio barneratzaile eta ez-sexistarako ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori jendaurrean paratzen da iragarki honen bidez. Herritarrek eta bidezko interesa dutenek, bada, espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ahalko dituzte 30 eguneko epean.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lakuntzan, 2023ko abenduaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2317739