3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Jendaurrean jartzea "Nafarroako Erdialdean (Tafallan) bio-hondakinen konposta egiteko instalazioa" proiektua

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2023ko azaroaren 23an egindako bilkura arruntean erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoak eskatu dio Mairagako Mankomunitateari jendaurrean jartzeko "Nafarroako Erdialdean (Tafallan) bio-hondakinen konposta egiteko instalazioa" izeneko proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen zerrenda ere, eta eskatu dio izapidetzeko dagokion desjabetze-espedientea presako prozedura bidez, bat eginez 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluarekin. Hori guztia Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren mesedetan.

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren Estatutuen 5. artikuluak dioenez, Partzuergoak ez du desjabetzeko ahalmenik eta ahalmen hori ez da sartzen haren xedeak betetzera bideratutako ahalmenen artean. Xede horietako bat da hiri-hondakinen tratamendurako zerbitzua egitea Partzuergoan dauden Nafarroako toki entitateetan.

Mairagako Mankomunitate da Partzuergoa osatzen duten erakundeetako bat eta desjabetzeko ahala du, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 47. artikuluari jarraikiz.

Udalaren zerbitzu publikoa izaki, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berarekin dakar hartzen dituzten ondasunen onura publikoaren adierazpena eta ondasun horiek okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Horrenbestez,

ERABAKI DA:

Lehena.–Onestea "Nafarroako Erdialdean (Tafallan) bio-hondakinen konposta egiteko instalazioa" izeneko proiektu teknikoa.

Bigarrena.–Hasiera batean onestea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. I. eranskinean agertzen da.

Hirugarrena.–Onuradun deklaratzea Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa desjabetze-espedientean.

Laugarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuaren onura publikoa eta okupatu behar direla proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko, hori baitakar inplizituki onespenak, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluari eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bosgarrena.–Jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, interesdunek aukera izan dezaten egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egiteko, eta idatziz aurkezteko zerrendan argitaratutako okerrak; horretarako, eskura izanen dituzte proiektua eta lurzatien planoak, Tafallako udaletxean eta Mairagako Mankomunitateko egoitzan (San Salbatore kalea 11, 31300 Tafalla - Nafarroa). Hori dena, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluari.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta paratzea Tafallako Udalaren eta Mairagako Mankomunitateko iragarki-tauletan. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Zazpigarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako".

Tafallan, 2023ko azaroaren 24an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

I. ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKA KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Behin betiko
okupazioa

m²

Poligonoa

Lurzatia

Deskribapena

Tafallako udal-mugartea

TAF-01

M.ª Teresa Zabalza Pérez

45.717,65

19

887

Ureztalurra

Teresa Zaratiegui Zabalza

TAF-02

Tafallako Udalaren herri-lurrak

1.214,45

19

886

Basoa/Larreak

TAF-03

Tafallako Udalaren herri-lurrak

185,23

19

845

Basoa/Zuhaiztia

Iragarkiaren kodea: L2316774