2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
"Ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea)" proiektua "La Pedrera" edateko ura tratatzeko estazioan. Behin betiko onespena
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko azaroaren 23an egindako bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:
"Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko apirilaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea)" deritzon proiektua "La Pedrera" edateko uren araztegian (Tafalla, Nafarroa), bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta agiri horiek guztiak jendaurrean egon ziren 15 egunean.
Epea iragan eta ez denez alegaziorik jarri, zilegi da proiektua behin betiko onestea. Hortaz:
ERABAKITZEN DU:
Lehena.–Behin betiko onestea "Ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea)" deritzon proiektua Tafallako "La Pedrera" edateko uren araztegian (Nafarroa), bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Bi inbertsio horien baterako proiektuaren bidez, egungo La Pedrera edateko uren araztegia handitu nahi da, eta 100 l/s osagarriko linea bat jarri. Orobat, biltegi berri bat eraiki nahi da (10.000 m³-koa), erregulatuko duena uraren emaria Tafallatik Erriberagoieneko herrietara (herri horiek Mankomunitatean sartu dira).
Bigarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea, organo eskuduna den aldetik, deklara dezala presakoa dela ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, Mairagako Mankomunitatean sartu berri diren herri batzuetan edateko urez hornitzeko dauzkaten arazoak konpondu behar dira eta. Gehienbat, Nafarroako Erriberagoieneko herriez ari gara –Cadreita, Funes, Milagro eta Alesbes kasu–, eta, esan bezala, eskasia dute giza kontsumorako uraren kantitateari eta kalitateari dagokienez.
Hirugarrena.–Behar den kreditua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaindu ahal izateko.
Laugarrena.–Erabaki hau Mairagako Mankomunitateko eta Tafallako Udaleko iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.
Bosgarrena.–Erabaki hau Tafallako Udalari, Nafarroako Gobernuari eta ukitutako titularrari jakinaraztea, eta azaltzea honen aurka errekurtso hauek jar ditzaketela interesdunek, aldez aurretik, aukeran, eta herri administrazio ez badira: berraztertzeko errekurtsoa Mairagako Mankomunitateari; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek ere azken errekurtso hori jar dezakete edo, bestela ere, Mairagako Mankomunitateari aldez aurretiko errekerimendua egin ahal izango diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean".
Tafallan, 2023ko azaroaren 24an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2316741