2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
Vianako Udalak, 2023ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Vianako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Vianako herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Vianan, 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2316468