3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Oinarriak, dirulaguntzak eman dakizkien ongizate alorrean 2024an jarduerak egiten dituzten erakunde eta elkarteei. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 731040.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/731040).

–Oinarri hauen xedea.

Dirulaguntzak emateko deialdi honen helburua da laguntza ekonomikoa ematea 2024. urtean ongizate alorrean jarduerak egiten dituzten erakunde eta elkarteei. Proiektu zehatz eta globalei dagokie deialdia, ez jarduera isolatuei; hartara, deialditik kanpo gelditzen dira jarduera bakarra egiteko diren proiektuak (egun bakarreko hitzaldi bat, jai-ekitaldi puntual bat, etab.); proiektu zabalago baten barnean egon beharko dira.

–Entitate onuradunak.

Oinarri hauetako laguntzak eskuratzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten erakundeek soilik:

a) Irabazi-asmorik ez izatea.

b) Jarduerak egitea prebentziorako, laguntza emateko, gizarteratzeko, eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.

c) Entitateko pertsonek aurrekaririk ez izatea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik, adingabeentzako jardueren kasuan (VIII. eranskina).

d) Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.

e) Egunean izatea Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta, oro har, ekonomikoak.

–Aurkezteko epea.

Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Eguesibarko Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/).

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Sarrigurenen, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2317172