2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
2024rako banakako laguntzak, bono-taxi deritzon txartelerako, garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat. Oinarri arautzaileen laburpena
DDBN (Identifikazioa): 731017.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/731017).
–Xedea.
Programa honen xedea da bono-taxi deritzon txartela emateko banakako laguntzak arautzea. Txartel hori garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituztenei emanen zaie, taxia erabil dezaten garraiobide gisa.
–Onuradunak.
Laguntza ekonomiko hauek eskuratzeko baldintzak:
- Erakunde eskudunak aitortua izatea desgaitasunaren legezko izaera.
- Aitortua duen desgaitasuna dela eta, ezintasuna edukitzea garraio publiko kolektiboak erabiltzeko, bat etorriz abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuan indarra duen baremoarekin (desgaitasun-gradua aitortzeko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzko errege dekretua). Araudi hori aplikatu beharrez, mugikortasun-arazo larritzat hartuko da puntuazioa 7koa edo hortik gorakoa izatea edo mugikortasun baremoa aitortua izatea desgaitasun-gradua egiaztatzeko txartelean; hori guztia, deialdiaren indarraldiaren barruan.
- Desgaitasun-gradua aitortzeko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko apirilaren 20an hartu zuen indarra), ebazpenetan 888/2022 Errege Dekretua aipatzen denean (2023ko apirilaren 19aren ondorengo ebazpen-data), garraio publikoa erabiltzeko zailtasuna dagoela aitortutako da baldin eta BLAMean 25 puntu edo gehiago badaude (BLAM: mugitzeko jarduerak mugatzearen gaineko baremoa).
- Eguesibarren egotea erroldaturik gutxienez duela 3 hilabete, eta laguntza jasotzen den bitartean altan emanda egotea udal erroldan.
- Gidabaimenik ez izatea edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.
- Ez izatea mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko egokituriko ibilgailurik, eskatzaileak 18 urtetik gorakoak badira, edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.
- Era guztietako zerga betebeharrak edo bestelako udal betebeharrak egunean ordainduta edukitzea, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako aurrerakinak itzultzeke ez izatea, itzultze epeak amaitu direnean egin beharreko itzulketa egin gabe.
- Familia unitateak urteko diru-sarrera jakin batzuk ez gainditzea, PFEZerako aitortutako azken ekitaldiari lotuak (ikus oinarrietako taula).
–Eskaerak aurkezteko epea.
Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, oinarriok indarra duten urteko azaroaren 30era arte. Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
Sarrigurenen, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2317171