3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesibarren larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei dirulaguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak emateko oinarri arautzaileak. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 731015.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/731015).

–Helburua eta xedea.

Laguntza hauen bidez ekonomikoki laguntzeko tresnak sortu nahi dira, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko jarduera profesionalaren osagarri, Eguesibarren bizi diren familientzat, betiere, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.

Laguntza hauen bidez krisi egoeretan esku hartzen ahal da, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen.

Laguntzen helburua da:

a) Hainbat inguruabarren ondorioz, ekonomiaren, lanaren, osasunaren, gizartearen, kulturaren eta abarren arloetan zailtasunak edo arazoak dituzten pertsonen edo familien oinarrizko premiak betetzen direla bermatzea, egoera horiek gizarte-bazterketa ekartzen baitute.

b) Gutxiengoetako edo kultur talde desberdinduetako pertsonak edo familiak gizarteratzen laguntzea.

c) Bazterketa egoeran eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolaratzea eta gizarteratzea erraztea.

d) Bere kabuz moldatzeko zailtasunak dituzten pertsonak beren etxeetan gelditu ahal izatea bermatzea.

e) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak gizarteratzeko prestaturiko prozesuetan jarduteko baliabide profesionala eta sostengua izatea.

–Onuradunak.

Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonek eta/edo familia-unitateek jaso ditzakete laguntza hauek. Baremo ekonomikoa ez da izanen Udalaren prestazio ekonomikoak jasotzeko baldintza bakarra. Lehentasuna emanen zaie Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariek ezarritako irizpide teknikoei (prebentzioari, egokitasunari, presari edo gisakoei loturiko horiei, alegia).

Familia unitateak, Eguesibarren erroldaturik daudenak edo benetako bizilekua hor dutenak duela 3 hilabete edo gehiago. Baldintza hori betetzeari dagokionez, kontuan hartuko da Eguesibarko Udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantzan ezarritakoa.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31ra artekoa izanen da, baldin eta aurrekontuko kontsignazioari eusten bazaio, organo eskudunak oinarri hauek onetsi eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2317170