3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1056. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 15eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 1056. lurzatirako (Gaztambide-Carrera kalea 10), Palacio Gaztambide SLk sustatuta, eta jarraikiz María Carmen Domínguez Gil arkitektoak idatzitako proiektuari.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Tuteran, 2023ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2317841