3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAKIL

Deialdia, bete dadin administrari laguntzailearen lanpostu hutsa, egonkortzeko prozesu bereziaren barnean. Onartuak

Arakilgo alkateak 2023ko abenduaren 20an ebazpena eman zuen, eta honela dio xedapen-zatiak:

Lehenbizikoa.–Onestea izangai onartu eta baztertuen zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin Arakilgo Udaleko administrari laguntzailearen lanpostu bat, egonkortzeko prozesu bereziaren barnean:

Onartuak:

AITZIBIER ZUBIETA GAINZA

ITSASO LARREA BENGOETXEA

AMAIA GABIRONDO JARONES

MIREN JAUREGI KINTANA

Ez da izangairik baztertu.

Bigarrena.–Aditzera ematea: hamar egun balioduneko epea izanen da, behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak egiteko eta, akatsik egin bada, haiek zuzentzeko.

Arakilen, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2318169