3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1260. eta 1261. lurzatietan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Alkatetzaren 2023ko azaroaren 13ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo 1. poligonoko 1260. eta 1261. lurzatien xehetasun-azterketa (Jose Maria Iribarren kalea 6-8), Txoromilo SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2317469