2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Hiri Jarduketarako Plan Berezia 5. poligonoko 593. katastro-lurzatian. Hasierako onespena
2023ko abenduaren 12ko 246 zenbakidun alkatetza ebazpenaren bitartez, Hiri Jarduketarako Plan Berezia hasiera batez onartu zen, Olaztiko 5. poligonoko 593. katastro-lurzatian, Quesos La Vasco Navarra, S.A.k bultzaturik.
Hiri Jarduketarako Plan Berezia jendaurrean egonen da hilabete batez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Izapide hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan iragarri beharko da.
Jendaurreko erakustaldian, edozein pertsonak aztertu ahal izango du Hiri Jarduketarako Plan Berezia, eta egoki diren alegazioak egin ahal izango dira. Horretarako, interesdunen eskura geratzen da izapidetutako administrazio-espedientea, jendaurreko erakustaldian aztertu ahal izan dezaten, jendaurreko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
Hasiera bateko onespenaren akordioa behin betiko izatera pasako da erreklamazioak, oharrak edo iruzkinik aurkeztu ezean. Horrelako egoeraren berri eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.
Olaztin, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2317738