2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo UE 3.4 unitateko 6.1, 6.2, 6.3 eta 6.4 lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2023ko azaroaren 22ko 2023/1370 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen xehetasun azterketa, Imarkoaingo UE 3.4 unitateko 6.1, 6.2, 6.3 eta 6.4 lurzatietan. Azterketa sustatu dute, alde batetik, Beatriz Irigaray Jasok, eta, bestetik, Agustín Martín Ibarrola eta Berta Andueza Arangurenek.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.
Noain Elortzibarren, 2023ko azaroaren 24an.–Jarduneko alkate udalburua, Francisco Javier Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L2316787