2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Herri-larreen (bazkalekuak) aprobetxamendurako eskaera, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez
Murillo el Frutoko Udalak, 2023ko azaroaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
Lehena.–Herri-larreen (bazkalekuak) aprobetxamendua adjudikatzea herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Adjudikazioa eginen da 10 urterako.
Bigarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan paratu ondoren, 15 egun naturaleko epea ematea eskubidea dutela uste duten pertsonei larreen adjudikazioa eskatzeko.
Hirugarrena.–Behin-behineko adjudikazioa egin eta gero, haren berri ematea toki-erakundearen iragarki-taulan, eta 15 egun naturaleko epea ematea egoki irizten diren erreklamazioak edo alegazioak jartzeko haren aurka.
Adierazi epea iragandakoan erreklamaziorik jaso ezean, behin-behineko adjudikazioa behin betikoa izanen da. Bestela, toki-erakundeak aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko ditu eta bidezkoa dena erabakiko du behin betiko adjudikazioari buruz.
Laugarrena.–Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez ez badira herri-larre guztiak adjudikatzen, soberan gelditu direnak enkante publikoaren bidez adjudikatuko dira hamar urteko eperako, edo herritarren arteko adjudikazioaldia bukatzeko gelditzen den tarterako; hori guztia, bat etorriz Murillo el Frutoko herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 15. artikuluan xedatutakoarekin.
Murillo el Frutoko herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko baldintzak jasota daude Murillo el Frutoko herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen egungo ordenantzaren 44. artikuluan (2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 21ekoa) eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 158. artikulutik 162.era bitartean.
Murillo el Fruton, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2316804