2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, hobaria arautzen duena ibilgailu elektrikoen zirkulazioaren gaineko zergarako. Hasierako onespena
Imozko Udalak, abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat, honako ordenantza honen 2. artikuluan: Ordenantza, hobaria arautzen duena ibilgailu elektrikoen zirkulazioaren gaineko zergarako.
Erabaki hori jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan, espedientea azter dezaten bizilagunek eta interesdun legitimoek, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak , jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Imotzen, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2317866