3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 49. lurzatian. Hasierako onespena

Goizuetako alkateak, 2023ko azaroaren 24ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Goizuetako 4. poligonoko 49. lurzatirako xehetasun-azterketa bat, igogailua jartzeko. Azterketa Kale Nagusia 65-C-ko jabekideek sustatuta dute, eta Alvaro Fernandez Urrutia eta Alberto Rodriguez Indave arkitektoek idatzi.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluek agintzen dutenari jarraituz, aipatutako espedientea jendaurrean egongo da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Goizuetan, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2317145