2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Larreen aprobetxamendurako eskaera, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez
Cintruenigoko Udalak, 2023ko abenduaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea administrazio-espediente bati, larreak zuzenean adjudikatzeko herritarrei, eta erabaki zuen, orobat, hamabost eguneko epea irekitzea, eskubidea dutela uste dutenek eska dezaten adjudika dakiela udalerri honetako larreen aprobetxamendua, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez, aldez aurretik behar diren iragarkiak argitaratuta toki-erakunde honetako iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, hamabost eguneko epean, eskubidea dutela uste dutenek azter dezaten eta behar diren eskabideak aurkez ditzaten, betiere epearen barrenean.
Erabaki hori bete beharrez, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, eskabideak aurkez daitezen, eta eskabideei erantsiko zaizkie behar diren frogagiriak, erakusteko betetzen direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 142. artikuluko baldintzak, eta, halaber, erantsiko zaizkie urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 182. eta 200. artikuluetan eskatutako agiriak eta udal ordenantzan eskatutakoak.
Cintruenigon, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2317759