2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, arautzen dituena eraikinak birgaitzeko laguntzak. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2023ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat honako honetan: Udal ordenantza, arautzen dituena eraikinak birgaitzeko laguntzak.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeari).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork aurkeztu gabe alegaziorik, kexarik nahiz oharrik, behin betiko onetsirik geldituko da aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, arautzen dituena eraikinak birgaitzeko laguntzak. Hala, haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2317127