3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

23-01721 gora jotzeko errekurtsoa, 2023ko abuztuaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiaren kontra, zeinak onetsi baitzuen festen programako jardueren onespena

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentziaren bidez, Udalari igorri zitzaion 23-01721 gora jotzeko errekurtsoa, Ana Góngora Urzáizek jarria, 2023ko abuztuaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiaren kontra, zeinak onetsi baitzuen festen programako jardueren onespena.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere); ez da egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko azaroaren 24an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2316743