3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Urbanizazio proiektua EU-7 unitatean. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2023ko azaroaren 24an egindako ohiko bilkuran, 4. puntuan, erabaki zuen hasiera batez onestea urbanizazio proiektua UE-7 exekuzio unitaterako. Ascensión Elizalde Urzainquik sustatu du.

Aditzera ematen da, interesdunek aukera izan dezaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean, espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 27ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 134. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Burgin, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2317148