2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Xehetasun-azterketa, S1 sektoreko 15., 16., 17. eta 24. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatearen 2023ko abenduaren 18ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Olkozko S1 sektoreko 15., 16., 17. eta 24. lurzatietan, Inversiones Plandrius SLk sustatuta. Lurzati horiek bat datoz Biurrun-Olkozko 3. poligonoko 369., 370., 383. eta 393. katastroko lurzatiekin, Olkozko Kontzejuan, eta azterketaren helburua da egun indarrean dauden lerrokadurak aldatzea eta lurzati horietan eraikitzekoak diren bolumenak definitzea.
Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (www.biurrun-olcoz.es), eta espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
Biurrun-Olkotzen, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2317840