2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
Udal ordenantza, jabari eta erabilera publikoko eremuak okupatzea arautzen duena. Hasierako onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2023ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Jabari eta erabilera publikoko eremuak okupatzea arautzen duen udal ordenantza, horren alde bozkatu baitzuten udalkide guztiek.
Espediente hau jendaurrean egonen da gutxienez 30 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Era berean, ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik jendaurreko epean zehar, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) eta 325.1.c) artikuluetan ezarritakoarekin.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Beintza-Labaienen, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2317721