3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

(H)ilbeltza beka. Laburpena

DDBN (Identif.): 734947.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke: https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/734947.

Baztango Udalak, 2023ko abenduaren 5ean egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zituen (H)ilbeltza beka arautuko duen deialdiaren oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Deialdirat aurkeztu nahi dutenek, Nuria Cadenesaren Guillem novelaren lagina formatu digitalean (PDF bertsioan) edo paperean aurkeztu beharko dute. Itzuli beharreko pasartea 17-27 tartea da, biak barne, "Abans" atalari dagozkionak eta ilbeltza.blogspot.com edo baztan.eus webgunetatik deskargatzen ahalko dute.

Bigarrena.–Xedea.

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero.

2024ko deialdiaren helburua da Nuria Cadenes idazlearen Guillem eleberri beltza itzultzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honi 6.000,00 euro esleituko zaizkio: 3.000,00 euro Udalaren 2024. urteko aurrekontu luzatuko 1 3350 4890000 Euskara-Dirulaguntzak kontu-sailaren kargura, bertze 2000,00 euro (H)ilbeltza ekimenaren kargura eta 1.000,00 euro Txalaparta argitaletxearen kargura.

Lagin irabazleari 3.000,00 euro emanen zaizkio 2024ko maiatzean, eta idatzia akitzerakoan bertze 3.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da. Eskaria 2024ko martxoaren 8a artio egin beharko da Baztango Udaleko erregistroan, eguna bera barne.

Elizondon, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2318269