3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

95/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita, eta jendaurreko epea ebazten, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" izeneko proiektua.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren martxoaren 29ko 19/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen trazadura-proiektu hau: "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)".

Jendaurreko epea bukaturik, alegazio bat jaso da. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:

1.–2023/594861 Alegazioa, Izurdiagako Kontzejuak aurkeztutakoa.

1. Eskatu du disuasio-neurri batzuk ezar daitezen, hala nola goraguneak edo abiadura-murriztaileak, behar bezala seinaleztatuta, errepide berean Irurtzun eta Errotz herriguneetan daudenen modukoak, ibilgailuak mantso joan daitezen zeharbidean.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa baietsi da. Eraikuntza-proiektuaren barruan sartu da zeharbidean pasabide goratuak jartzea.

2. Eskatu du zenbait neurri ezar daitezen trafikoak sortutako zarataren ondorioak zuzentzeko, AP-15aren alboetan pantaila akustikoak jarrita, errepide horrek sortzen baitu, gehienbat, era horretako inpaktua herritarrengan.

Erantzuna:

2. Alegatutakoa ezetsi da. Zonako zaratari buruzko azterlan bat egin da, eta ondorioztatu da, besteak beste, adar berria eraikitzearen inpaktu akustikoa ia hutsaren hurrengoa dela, bizitegi-eremuetan inpaktu akustiko handiena sortzen duen bidea AP-15a baita. Beraz, zarata-arazoen konponbidea jarduketa honen eremutik kanpo geratzen da, eta aparteko beste proiektu baten xede izan beharko du.

3. Zerbitzuak berrezartzeari dagokionez, eskatu du autobideko zerbitzu bidea ala partzela-bidea, bietako bat bakarrik erabiltzea eta bestea lehengoratzea ingurumenaren aldetik. Eskatu du, era berean, berrezar dadila NA-7010etik Donibane auzora doan biderako sarbidea, baita AP-15eko zerbitzu bidea ere, autobidearen azpian dagoen azpiko pasabidean.

Erantzuna:

3. Alegatutakoa partez baietsi da. Lehengoratu da, ingurumenaren aldetik, 371. lurzatirako sarbidea ematen duen bide bikoiztua, eta NA-7010etik Donibane auzora doan biderako sarbidea berrezarri da. AP-15 autobideko zerbitzu bideari dagokionez, ukitutako zona baizik ez da berrezarriko.

4. Eskatu du azalera berriak landarezta daitezela, baita obrak egin bitartean instalazio osagarrietarako, materiala metatzeko eta beste okupazio batzuetarako erabilitako azalerak ere.

Erantzuna:

4. Alegatutakoa baietsi da. Landareztatu dira eta, gainera, egun dauden ezpondak baino leunagoak jarri, landaketa berriak errazago gara daitezen.

5. Eskatu du ez dadila herriko argiteria publikoaren koadrora konektatu biribilgune berriaren eta adarraren argiteria.

Erantzuna:

5. Alegatutakoa baietsi da. Argiteria berriak argia hartuko du Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren argiteria-koadrotik, zeina Izurdiagako saihesbidearen hegoaldeko biribilgunean baitago.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak bigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuan ematen dizkidan eskumenekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" izeneko proiektua, 1.113.258,36 euroko aurrekontua duena, BEZik gabe.

2. Jendaurreko epea ebaztea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa) " izeneko proiektuan, azalpen zatian adierazitako moduan.

3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari, Izurdiagako Kontzejuari eta Arakilgo Udalari, eta iragarki-taulan argitaratzeko eskatzea.

6. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko abenduaren 5ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

AP-15EAN IRUÑERAKO NORANZKOAN SARTZEKO ERREI BERRIA IZURDIAGAN (NAFARROA)

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA

FINKA

Zk.

JABEA

AZALERA

ESP. M2

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ARAKILGO UDAL-MUGARTEA

AR-01

Oleache Iribarren, Jesús

1.630

5

378A

Belardia

Oleache Iribarren, José Fermín

AR-02

Beraza Senosiain, María Cristina

1.747

5

375A

Belardia

Lizarraga Gorriti, Jesús Manuel

22

5

375B

Larreak

AR-03

Nafarroako Foru Komunitatea (autobideak)

2.545

5

371A

Elkorra

Autopistas de Navarra SA

AR-04

Beraza Senosiain, María Cristina

864

5

370A

Belardia

AR-05

Ruiz de Erenchun Ibero, Alfonso Miguel

139

5

372A

Belardia

Ruiz de Erenchun Ibero, Ana María

Ruiz de Erenchun Ibero, Carlos Miguel

Ruiz de Erenchun Ibero, María Ana

Ruiz de Erenchun Ibero, Francisco Javier

Ruiz de Erenchun Ibero, María Nieves

AR-06

Latasa Azanza, José Francisco

128

5

355A

Belardia

Hondakindegiak ukitutako lurzatiak.

FINKA

Zk.

JABEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA M2

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ARAKILGO UDAL-MUGARTEA

AR-03

Nafarroako Foru Komunitatea (autobideak)

1.017

5

371A

Elkorra

Autopistas de Navarra SA

AR-04

Beraza Senosiain, María Cristina

2.058

5

370A

Belardia

Instalazio osagarriek ukitutako lurzatiak

FINKA

Zk.

JABEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA M2

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ARAKILGO UDAL-MUGARTEA

AR-04

Beraza Senosiain, María Cristina

1.945

5

370A

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2317216