2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
2024rako tasak eta zergak
Basaburuko Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, onartu zituen 2024ko tasak eta zergak, ondoren zehazten den moduan.
Uraren tasak:
- Ur kontsumoa 0,30 euro/m3.
- Ur hornidura kuota: 21,96 euro (seihilabeteko).
- Saneamendu kuota: 21,96 euro (seihilabeteko).
- Ur lotura 292,59 euro.
–Hiri kontribuzioa: 0,250.
–EIOZ zerga %5ean finkatzen da. Aurreko urteko balioa mantentzen da.
–1,20eko erakuslea ezartzen da JEZ zerga kobratzeko.
Gainbalioa. 2023. urteko tipoak egokituko dira 2022/36 Foru Legera, kontuan hartuz karga %25ekoa izanen dela.
Aizarozko epaitzak: prezio publikoa finkatuko da gastua sortzen denean, eta pisuaren arabera kobratuko.
Aizarozko baratzeen erabilpena: Hitzarmenean sinatu bezala, hasierako prezioa baratzeko 13 eurokoa zen. Prezio horri KPIaren igoera aplikatu behar zaionez, 2023. urtean 14,88 euroko prezioa ezarri zen baratze bakoitzeko, eta, hortaz, 2024rako, KPIa aplikatuko zaio prezio horri (martxoko KPI-a dagokio).
Hirigintza tasak:
–Obra baimenen tramitazioa:
- < 5000 aurrekontua: 55,00 euro.
- >5000<15000: 75,00 euro.
- >15000<30000: 150,00 euro.
- <30000<60000: 225,00 euro.
- <60000<150000: 280,00 euro.
- >150000<300000: 375,00 euro.
- <300000<600000: 450,00 euro.
Eranskina, zuinketa akta eta beste batzuk: 120,00 euro.
Udal arkitektoak sustatzaileek aurkeztutako dokumentazioaren inguruan egiten duen 4. txostenetik aurrera, txosten bakoitza 100 euro.
–Urbanizatu ezin den lurrean eraikitzeko baimena: 120 euro | | | |
–Sailkatutako jarduera baimena edo erantzukizunpeko adierazpena : 150 euro 4D eranskineko jarduerak: 185 euro Ikuskaritza bisitak: 375 euro | | | |
–Lehen erabilera baimenak, obra bukaerak: 250 euro | | | |
–Irekiera baimena edo erantzukizunpeko adierazpena: 265 euro | | | |
4A, 4B eta 4C eranskinetako jarduera sailkatuak 470 euro 4D eranskineko jarduerak: 275 euro Ikuskaritza bisitak: 375 euro | | | |
Eranskina: 80 euro | | | |
–Lursailen zatiketa baimenak: 215 euro | | | |
–Ikerketa edo memorietarako hirigintza kontsultak, xehetasun azterlanak eta birpartzelazio proiektuak: 225 euro | | | |
–Udal Planaren aldaketa zehatzak: 260 euro | | | |
–Hirigintza arauen aldaketa, plan partzialak : 335 euro | | | |
–Bestelako informeak, alegazioak: 200 euro | | | |
Jauntsarasko kiroldegiko argia erabiltzeko tasa.
Orain arte hauek ziren kobratzen ziren tasak:
–2 euro/ordua frontoiko argia erabiltzeko.
–3 euro/ordua kantxako argia erabiltzeko.
–5 euro/ordua kiroldegi guztiko argia erabiltzeko (frontoia eta kantxa).
Udal eraikinetan dauden gelak erabiltzeko tasa:
Jarduera puntualak: hiru ordu baino gutxiago, 10 euro; hiru ordu baino gehiago, 20 euro.
Basaburuan, 2023ko abenduaren 22n.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2318289