3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Haurren Parte-hartzerako Udal Kontseiluaren Erregelamenduan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Haurren Parte-hartzerako Udal Kontseiluaren Erregelamenduaren 9. artikulua.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2023ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, eta Udalaren ediktuen taulan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epea igaro eta alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez denez, hona hemen Haurren Parte-hartzerako Udal Kontseiluaren Erregelamenduaren 9. artikuluaren idazketa onetsia:

Parte-hartzaile bakoitza bi urte natural egonen da Kontseiluan (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra), eta Kontseilua osorik berrituko da epe hori iragandakoan.

Barañainen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2318337