Iragarkia
3. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 4a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak 2023ko abenduaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, Tafallako Udaleko diruzainaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez.
Alkatetzaren 2023ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Tafallako Udaleko 2023. urterako lan publikoaren eskaintza. Bertan, besteak beste, diruzainaren lanpostu bat dago (plantillako zenbakia: 02.07), A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa.
Horrekin guztiarekin, onetsi egiten dira deialdiaren oinarriak, Tafallako Udaleko diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Espedientean jaso da Jarraipen eta Kontrol Batzordearen irizpena.
Horrekin bat, eta aintzat hartuz eskumenak eskuordetzeko Alkatetzaren ekainaren 23ko 5/2023 Dekretua, Tokiko Gobernu Batzarrak.
ERABAKITZEN DU:
Lehena.–Onestea honako deialdiaren oinarriak, Tafallako Udaleko diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Bigarrena.–Oinarri horiek eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Ekonomia eta Garapen Arloari eta Langileria Departamentuari, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
DEIALDIA, DIRUZAINAREN LANPOSTU BAT, A MAILAKOA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea diruzainaren lanpostu bat, A mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa, Tafallako Udaleko Ekonomia eta Garapen Arloan (plantilla organikoko zenbakia: 02.07).
Prozesua gauzatuko da honako araudi honetan xedatutakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
1.2. Era berean, deialdi honen xedea da hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, 10. oinarrian ezarritakoarekin bat, izangaien zerrenda bat eratzea, zerbitzuan sortzen diren beharren arabera diruzainaren A mailako lanpostua aldi baterako betetzeko.
1.3. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan A mailako lanpostuetarako oro har ezarritakoak, baita Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduari buruzko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan ezarritakoak ere, eta ordainsari osagarriak, halakorik balego, aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezartzen badira eta plantilla organikoan zehazten badira.
1.4. Lanpostuan gauzatu beharreko funtzioak diruzainari berariaz dagozkionak izanen dira, baita aplikatzekoa den araudian zein lanpostuaren maila eta kategoriaren arabera ezartzen ahal diren beste edozein ere.
Egun, honako araudi hau da diruzainaren funtzioak eta lanpostua deskribatzen dituena: batetik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 241. artikulua eta, bestetik, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 5. artikulua.
Honako hau dio aipatu Foru Legeak 241. artikuluan:
241. artikulua.Diruzaintzaren arloko eginkizunak.
1. Diruzaintzako eginkizunen barrenean dago toki entitatearen funts, baloretitulu eta efektuak erabili eta zaintzea, indarreko legezko xedapenek eta diru-bilketa zerbitzuko buruek ezartzen dutenari jarraikiz.
2. Funts, baloretitulu eta efektuak erabili eta zaintzeak berarekin dakar:
a) Entitatearen funts eta baloretituluei dagozkien kobrantzak eta ordainketak egitea, indarreko lege xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
b) Funtsak, baloretituluak eta efektuak nola zaindu behar diren antolatzea, entitateko buruak ematen dituen jarraibideekin bat.
c) Korporazioak ematen dituen jarraibideekin bat, bankuetan, Gordailu Kutxa Orokorrean eta antzeko establezimenduetan kontsignazioak egitea eta establezimendu horietan irekitako kontuen kontra igortzen diren txeke eta gainerako ordainketa aginduak baimentzea, ordainketen agintzailearekin eta kontu-hartzailearekin batera.
d) Diruzaintzako plan eta programak prestatzea, entitatearen diru-baliabideak denboran banatuz, bere betebeharrak egoki betetzeko, legez ezarritako lehentasunei erantzunez, Korporazioak ezartzen dituen jarraibideekin bat.
3. Diru-bilketa zerbitzuko buruak lan hauek izanen ditu:
a) Diru-bilketa prozedurak sustatu eta zuzentzea, eta kobrantzak ezarrita dauden epeetan egiteko beharrezkoak diren neurriak proposatzea.
b) Diru-biltzaileei eta derrigorrezko diru-bilketako agenteei ematen zaizkien baloreen kargu-orriak baimentzea.
c) Premiamenduko administrazio espedienteetan premiamendu probidentzia diktatzea eta bahitutako ondasunen enkantea egiteko baimena ematea.
d) Baloretituluen galeraren ondoriozko erantzukizunaren espedienteak tramitatzea.
Halaber, honako hau dio Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 5. artikuluak:
5. artikulua. Diruzaintzaren eta diru-bilketaren arloko eginkizunak.
1. Diruzaintzaren arloko eginkizunaren barruan, lan hauek daude:
a) Toki-erakundeari dagokion organoaren titulartasuna eta zuzendaritza.
b) Toki-erakundearen funtsak, baloretituluak eta efektuak erabiltzea eta zaintzea, indarrean dauden legezko xedapenetan ezarritakoaren arabera, eta, bereziki:
1. Diruzaintzako planak, egutegiak eta aurrekontuak prestatzea; Udalaren diru-baliabideak behar bezala banatzea denboran zehar, Udalak bere eginkizunak bete ditzan; aipatu lanean legez ezarritako lehentasunak aintzat hartzea eta Udalbatzak hartutako erabakiak betetzea. Erabaki horietan hornitzaileei ordaintzeko aurreikuspenari buruzko informazioa jasoko da, berankortasunari buruzko araudiak ezartzen duen gehieneko epea beteko dela bermatzeko.
2. Funtsak, baloretituluak eta efektuak nola zaindu behar diren antolatzea, entitateko buruak ematen dituen jarraibideekin bat.
3. Kobrantzak eta ordainketak egitea indarrean dagoen araudiaren arabera, Funtsen Administrazio-xedapenaren Planaren arabera eta buruak ezarritako jarraibideen arabera. Ordainketak eta kobrantzak baimendu beharko ditu ordainketak agintzearen arduradunarekin eta dagozkion banku-kontuetarako ordainketa materialen kontu-hartzailearekin batera.
4. Kontaketaren aktak formalizatzea.
c) Berankortasunari buruzko araudiak ezarritako txostenak sortzea, toki-erakunde bakoitzak jasotako betebeharrak ordaintzeko ezarritako epeak betetzeari dagokionez.
d) Udaleko finantza-kudeaketako zerbitzuak zuzentzea, eta zorpetze-eragiketak ituntzeko edo aldatzeko proposamena egitea eta eragiketa horiek kudeatzea, Udaleko organo eskudunen jarraibideen arabera.
e) Udalaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea erabakitzea eta egiaztatzea, baita beste estatistika datu eta kudeaketa adierazle batzuk ere, bete beharrez gardentasunari eta aurrekontu-egonkortasunaren helburuei, finantza jasangarritasunari, gastu publikoari eta berankortasunari buruzko legeria; izan ere, legeria horretan adierazitakoak eginen dira, beste administrazio batzuei emanen zaizkie eta argitaratuko dira Udalaren webgunean edo beste komunikabide batzuetan. Edonola ere, hori guztia diruzaintzaren eginkizunekin lotuta egon beharko da.
2. Kudeaketa eta diru-bilketaren arloko eginkizunak:
a) Diru-sarrera eta -bilketen kudeaketa zerbitzuko buru gisa jardutea.
b) Kudeaketa eta diru-bilketarako prozedurak bultzatu eta zuzentzea.
c) Diru-biltzaileei, agente exekutiboei eta diru-bilketako administrazio-unitateetako buruei ematen zaizkien baloretituluen kargu-orriak baimentzea, baita baloreak diru-bilketan laguntzen duten beste erakunde publiko batzuei ematea eta jasotzea ere.
d) Premiamendu-probidentzia ematea aipatu administrazio-espedienteetan, eta, halakorik balego, administrazioaren aurkako errekurtsoak ebaztea eta enbargatutako ondasunen enkantea baimentzea.
e) Izapidetzea diru-bilketaren kudeaketaren ondorioz sortzen diren erantzukizun-espedienteak.
1.5. Lanaldi mota zerbitzuaren beharretara egokituko da une oro; organo administratibo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.
1.6. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dute izendatua, Tafallako Udaleko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatuta (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.
1.7. Hautapen prozedura oposizio-lehiaketa bidez eginen da, deialdiko lanpostuak duen izaera eta bertan gauzatu beharreko eginkizunak direla-eta. Izan ere, oposizio-lehiaketaren sistemari esker, merezimendu eta gaitasun printzipioak hobeki baloratzen ahal dira, esperientzia baloratzeaz gain, gauzatu beharreko eginkizunekin lotutako prestakuntza eta ezagutza teoriko eta praktikoak baloratzen ahal baitira.
2.–Baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Hauetako ikasketa-tituluren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu-titulua, edo balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea:
–Zuzenbideko gradua edo lizentzia.
–Enpresen administrazio eta zuzendaritzako gradua edo lizentzia.
–Ekonomiako gradua edo lizentzia.
–Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako gradua edo lizentzia edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.
2.3. Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko ditu baldintza horiek izendatzeko proposatu den izangaiak.
3.–Eskaerak, tasak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaerak aurkeztea.
Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Frantzisko plazako 5. zenbakian dagoen Tafallako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskaerari hori ziurtatu aurretik.
Eskaerak deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduari lotu beharko zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak. Eskaera-eredua behar bezala beteta aurkeztu beharko da.
Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.
3.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 18,30 euroko tasa ordaindu beharko da.
Parte hartzeko eskaerarekin batera, izangaiek aurkeztu beharko dute Tafallako Udalari 18,30 euro ordaindu izanaren frogagiria, lanpostu deialdia izapidetzeko tasagatik.
Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera aurkeztu beharra behar den epean eta moduan.
Tasa hori kreditu txartelaren bidez ordaintzen ahalko da eskaera bulegoan bertan aurkezten denean, edo La Caixako ES 22 2100 3696 69 2200068626 kontura transferentzia eginez; azken kasu horretan, datu hauek jarri behar dira nahitaez ordainagirian:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–NANa/IFZ.
–Kontzeptua: Diruzainaren lanpostua betetzeko deialdia.
3.4. Parte hartzeko eskaerarekin batera izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1.–Tafallako Udalari behar den zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria, inskripzio eskubideen tasagatik.
2.–Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia, edo indarrean dagoen pasaportearenak.
3–Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, eskaerak aurkezteko epean.
4.–Deialdiko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiriak. Izangaiek baremoan (II. eranskina) agertzen den puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte merezimenduak, behar bezala ordenatuak.
Ez da inolaz ere onartuko adierazitako epearen ondoren ezer gehitzea.
1., 2. eta 3. puntuetan adierazitako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
3.5. %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzeko agiria, organo eskudunak emana.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Tafallako Udaleko alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda gisa.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoan, Tafallako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
4.4. Tasa ez da itzuliko izangaiak baztertuak gelditzen badira beraiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako Udaleko alkatea.
Epaimahaiburuaren ordezkoa: Titularrak izendatzen duena.
–Epaimahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuko du.
Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuko du.
–Epaimahaikidea: Miguel Ángel Aurrecoechea Gutiérrez, Nafarroako Kontuen Ganberak hautatutako auditorea.
Ordezko epaimahaikidea: Titularrak izendatzen duena.
–Epaimahaikidea: Victor García Sánchez, Tuterako Udaleko diruzaina.
Ordezkoa epaimahaikidea: Titularrak izendatzen duena.
–Epaimahaikidea: Tafallako Udaleko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.
Ordezko epaimahaikidea: Tafallako Udaleko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.
Epaimahaiko idazkaria izanen da: Lourdes Galeano Lander, Tafallako Udaleko gizarte graduduna.
Ordezko idazkaria: Titularrak izendatzen duena.
Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
5.3. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hala adierazi, baldin suertatzen badira abstenitzeko arrazoiak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedaturikoaren arabera.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Lehiaketaldia.
20 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen:
Izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.
6.2.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, II. eranskinean aipatzen den baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.
6.2.2. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta apartatu bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.
6.2.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.
6.2.4. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
Dokumentuek eduki beharko dute aipatutako baremoa aplikatzeko eskatzen den informazio guztia, eta ez dira kontuan hartuko justifikatu gabeko merezimenduak edo baloratuak izateko beharrezko informazio guztia ematen ez dutenak. Dokumentuak baloratzeko, dagokion lan-denboraren egiaztagiria aurkeztu beharko da, eta bertan jaso izandako lanpostua, zerbitzua ematearen hasiera eta amaiera eta atxikipen-maila.
6.2.5. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, epaimahaiak argitara emanen du izangai bakoitzak lortutako behin-behineko puntuazioa Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek puntuazioaren edo merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.
6.2.6. Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratuko dira Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean.
6.3. Oposizioaldia.
Ariketa bakoitzean 300 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta baztertzaileak izanen dira:
Oposizioaldia 2024ko maiatzetik aurrera hasiko dela aurreikusten da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da lehen ariketa egiteko tokia eta eguna, eta hasteko ordua.
6.3.1. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:
a) Lehen ariketa: teorikoa. Gai zerrendako gaiei buruzko 100 galderari idatziz erantzutea (deialdiaren III. eranskina). Lau erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bat bakarra izanen da zuzena. Galdera guztiek balio bera izanen dute. Erantzun zuzen bakoitzak 1 puntu gehituko du eta erantzun oker bakoitzak galdera bakoitzaren 1/3 kenduko du. Ariketa hasi baino lehen, epaimahaiak zenbat iraunen duen ezarriko du.
Ariketan guztira 100 puntu lor daitezke. Oposizioko lehen ariketa baztertzailea izanen da. Bazterturik geldituko dira ariketan gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
b) Bigarren ariketa: Praktikoa. Epaimahaiak proposatutako kasu bat edo zenbait ebatzi beharko da, deialdiko III. eranskineko gai-zerrendako arloez. Ariketa hasi baino lehen, epaimahaiak zenbat iraunen duen ezarriko du.
Ariketan guztira 150 puntu lor daitezke. Oposizioko bigarren ariketa baztertzailea izanen da. Bazterturik geldituko dira bigarren ariketan gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.
Bigarren ariketa egiteko, kalkulagailu zientifikoa erabiltzen ahalko da.
c) Hirugarren ariketa: Proba psikoteknikoak.
Proba batzuk egin beharko dira, neurtu dadin izangaiak noraino egokitzen diren lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara. Proba horiek eginen ditu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuko Atalak, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Proba psikoteknikoek 50 puntuko balorazioa izanen dute gehienez. Bazterturik geldituko da ariketan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituen izangaia.
Proba nola eginen den:
–Profil profesiografikoa zehaztea: Proposatuko dute NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko kalifikazio epaimahaiak, edo hark izendaturiko langileek. Azken kasu horretan, lanpostuaren beharrak eta eskakizunak ezagutu beharko dituzte. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.
Kalifikazio epaimahaia arduratuko da, probak egin aurretik, garrantzizkotzat jotzen diren gai guztiak baliabide egokien bidez argitaratzeaz. Horretarako, Psikologiaren Atalarekin koordinatuko da, eta hark emanen dizkio profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.
–Ariketak bi zati izanen ditu:
- Lehenbizikoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Galde-sortak izanen dira, oro har nortasunari buruzkoak, edo laneko gaitasunei eta/edo trebetasunei buruzkoak.
- Bigarren proban, elkarrizketa pertsonalak eginen dira, eta/edo talde-lanekoak, eta, hala, lehenbiziko zatiko galde-sortekin konparatuko dira.
6.3.2. Lehenbiziko eta bigarren ariketak gutun-azal itxiaren sistemaren bidez eginen dira.
Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira oposizioko lehen proba egiteko eguna, tokia eta ordua.
Ariketen deialdia epaimahaiak argitaratuko du Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean. Deialdian oposizioko ariketaren tokia, data eta ordua adieraziko dira.
6.3.3. Oposizioko ariketa bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea bukatuta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
Oposizioaldiko azken kalifikazioa edo balorazioa aterako da ariketa guztietan lortutako puntuazioak baturik.
6.3.5. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Iragarritako egun, ordu eta tokietan, azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskaeran azaldutakoaren arabera.
7.–Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eta agirien aurkezpena.
7.1. Azkeneko ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak argitara emanen du probak gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean; era berean, organo deitzaileari igorriko dio izendapen proposamena, deialdiko lanpostua betetzeko probak gainditu dituen izangaiaren alde.
Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, batuko dira lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak.
Berdinketarik gertatuz gero, joko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinketak badirau, lehenengo eta hirugarren ariketetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenkera horretan. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.
Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Tafallako Udalaren Erregistro Orokorrean:
1.–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
2.–Eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena.
3.–Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik, eta ez dela bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
4.–Tafallako Udaleko Prebentzio Zerbitzuak egindako osasun txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasunik nahiz akats fisikorik ez duela frogatzeko.
5.–Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Araubidea begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
7.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituenak ezin izanen da funtzionario izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe deialdian parte hartzeko bere eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.
7.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, 9.1 apartatuan aipatzen den zerrendan hurrengoa den izangaiak beteko du lanpostua, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
8.–Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Hautapen prozedura bukaturik eta izendatua izateko proposatutako izangaiak 7.2 oinarriak aipatzen dituen agiriak aurkezturik, organo deitzaileak behar den izangaia Tafallako Udaleko funtzionario izendatuko du, diruzainaren lanpostua bete dezan.
8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Tafallako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Horrela gertatuz gero, 9.3 eta 9.4 oinarriek ezarritakoari jarraikiko zaio.
8.4. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, Tafallako Udaleko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan ezarritakoaren babesean. Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatuta (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.
8.5. Funtzionario bihurtzen den izangaiari ematen bazaio, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia, lanpostuan batere aritu gabe, jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 9.3 eta 9.4 apartatuetan xedatzen den moduan.
9.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.
9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.3 oinarrian ezarriarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatuko da, hautapen prozedura gainditu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.
9.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda argitaratuko da Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean.
9.3. Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.
9.4. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda deialdi honen oinarrietan ezarritakoaren arabera erabiliko da.
9.5. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.
Exijitutako baldintzak bete beharko dira sarrera prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
9.6. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek sarrera-deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
9.7. Prozesu honetan onesten diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak bost urtez egonen dira indarrean, eta alkatetzaren ebazpen baten bidez luzatzen ahalko da haien indarraldia.
10.–Aldi baterako kontratazio zerrenden kudeaketa.
10.1. Deitzea.
Gainditu duten eta epaimahaiak proposatutako zerrendan azaltzen diren izangaiei deitzen ahalko zaie, deialdiaren xedeko lanpostuetan sortzen diren beharren arabera.
Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera dei eginen zaie. Aurrekoa gorabehera, aldi baterako beharrei erantzuteko langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. apartatuan ezarritakoa (administrazio publikoetan desgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera), eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaie eta afiliatuko dira.
10.2. Dei egiteko arau orokorrak:
1.–Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.
2.–Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.
3.–Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.
Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 10.4 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.
4.–Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengo ageri denari dei eginen zaio, eta horrela harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.
Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.
5.–Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehen izangaiari eskainiko zaizkio, artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa bete beharrik gabe.
6.–Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu batean aritzeko kontraturik eskainiko, non eta deia bestelako lanpostu baterako zerrendatik egiten ez zaien.
7.–Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin osatzeko, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.
10.3. Deiak amatasunaren edo adopzioaren lizentzia kasuetan.
Amatasunaren edo adopzioaren lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barruan aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jaso eta kontratua onartzen duten izangaiei lanpostu hori erreserbatuko zaie lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.
Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuak ustez izanen duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.
Lanpostuan sartuko dira amatasunaren edo adopzioaren lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarendako ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatuta.
10.4. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.
Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrenda horretako azken tokira pasatuko da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean, kasu horretan duen postuari eutsiko baitio:
–Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik.
–Aldi baterako ezintasuna izatea.
–Lan-kontratu bat indarrean izatea.
–3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba zaindu beharrean egotea. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Izangaia ezkondu berria izatea edota, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera pareko egoeran suertatzea (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Foru Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera-eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.
Kasu horietan, izangaia deitzeko moduan ez dagoela agertuko da aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrendan, harik eta izangaiak berak deitzeko moduan agertzeko eskatzen duen arte. Jakinarazpen hori egiten ez den artean, ukitutako izangaiak ez dira deitzeko moduan egonen, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko deialdi honi dagokion zerrendatik.
Apartatu honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten postu berean segituko dute.
10.5. Zerrendetatik baztertzea.
Honako hauek izanen dira arrazoiak izangaiak baztertzeko dei egin zaien zerrendatik:
a) Izangaiari kontratua hutsaltzea probaldian dagoen bitartean.
b) Lanpostua bertan behera uztea.
c) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, alegia, kontratatzen den langileak lanpostuan aritzeko gaitasunik ez izateagatik edo ez egokitzeagatik, baldin horrek badakar errendimendu eskasa izatea, lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazteko moduan.
d) Sinatutako kontratuari uko egitea.
e) Kontratua azkentzea diziplinazko arau-hauste baten ondorioz.
11.–Datuen babesa.
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, Tafallako Udalak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu bere datuen isilpeko tratamendua bermatzeko. Herritarrek emandako datu pertsonalen bilketaren, tratamenduaren eta lagapenaren helburua aurkeztutako eskaeraren kudeaketa administratibo hutsa da. Herritarrek edozein unetan erabil dezakete datuetan sartzeko eta haiek zuzentzeko eskubidea, jendearentzako arreta bulegoetara joanez, Nafarroako Frantzisko plaza 5, PK: 31300 Tafalla, telefonoa: 948 7018 11.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESKAERA EREDUA
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
Atal bakoitzean gehienez ere, 20 puntu.
Lehiaketaldia.
A atala.–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak. 15 puntu, gehienez.
–Administrazio publikoetan diruzain edo kontu-hartzaile (A maila) lanpostuetan emandako zerbitzuak: 3 puntu urteko.
B atala.–Prestakuntza akademikoa eta etengabea. 5 puntu, gehienez.
a) Honakoak egiteagatik: prestakuntzako erakunde eta zentro ofizialek, elkargo profesionalek, zentro publikoek eta unibertsitateek emandako ikastaroak, bai eta administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzako akordioen esparruan egindako etengabeko prestakuntzako ekintzak ere. Ikastaroak honako sektore hauetakoak izan beharko dira: kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, diruzaintza eta diru-bilketa, kontabilitatea, legeria orokorra eta Nafarroako Toki Administrazioarekin lotutako legeria sektoriala. Horien baremoa honako hau izanen da: Atala honetan 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 2,00 puntu.
Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu baten balorazioa emanen zaie.
Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.
b) Deialdiko lanpostuarekin lotutako master edo graduondokoetan, 0,10 puntu gainditutako master edo graduondokoko kreditu bakoitzeko. Gehienez ere 3,00 puntu lortzen ahal dira.
Merezimenduak baloratzeko erreferentzia-data izanen da eskaerak aurkezteko epea amaitzen den eguna.
Honela akreditatuko dira prestakuntza akademikoa eta etengabearen atalean baloratu beharreko merezimenduak:
–Eginiko ikastaroen tituluen fotokopia. Bertan adierazita egon beharko da kreditu edo ordu kopurua, baita ikastaroa antolatu duen erakundearen izena ere.
Oharrak:
Oharrak A atalerako:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.
2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
3. A atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 15 puntu izanen da.
4. Egindako zerbitzuen atalean alegatutako merezimenduak egiaztatzeko, zerbitzuak egin dituen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko du. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: lan egindako denbora, zerbitzuen hasiera- eta amaiera-data, lanpostua eta lanaldiaren iraupena. Bestela, dagokion lan-kontratua aurkeztu beharko du, eta bertan jasota egon beharko dira aurretik adierazitako datuak; lan-bizitzarekin batera edo dagokion egiaztagiriarekin batera aurkeztu beharko du, lan-harremanaren hasiera eta amaiera justifikatu ahal izateko.
Oharrak B apartaturako (Prestakuntza akademikoa eta etengabea):
1. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak, salbu eta B.b) apartatuan jasotakoak badira. Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.
2. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikustekorik izanez gero baizik ez dira baloratuko.
3. B atalaren puntuazioa ez da 5 puntutik gorakoa izanen.
III. ERANSKINA.–DIRUZAINAREN LANPOSTURAKO GAI ZERRENDA
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Atariko titulua, Politika sozial eta ekonomikoaren gida oinarriak (1. titulua, 3. kapitulua), VII. titulua. Ekonomia eta ogasuna.
2. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa Konstituzioan. Toki Autonomiaren Europako Gutuna. Toki autonomiaren printzipioa. Toki-erakundeen arautze ahala. Erregelamenduak, ordenantzak eta bandoak.
3. gaia.–Europar Batasuna. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Europako Erkidegoko zuzenbide jatorrizkoa: eratzeko eta aldatzeko itunak. Europako Erkidegoko zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta beste iturri batzuk. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta Europar Batasuneko estatuen antolamendu juridikoaren arteko harremanak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: Atariko titulua, II. titulua. Nafarroako eskumen eta gaitasunak.
5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.
6. gaia.–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena. Ondasunak, oro har: Xedapen orokorrak. Kalifikazio juridikoa. Aldakuntza. Atxikipena. Ondasunen eskurapena.
7. gaia–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena. Defentsa, kontserbazioa eta berreskuratzea. Ondasunen erabilera eta aprobetxamendua. Ondasunen kargak eta besterentzeak.
8. gaia–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena. Herri-ondasunak: Administrazioa eta xedapen egintzak. Herri-ondasunen aprobetxamendua. Arau-hausteak eta zehapenak. Herri-ondasunen Arbitraje Batzordeak. Xedapenak.
9. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.
10. gaia.–7/1996 Foru Legea, maiatzaren 28koa, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituena (tarifen egiturak dibisio eta talde mailan) eta 614/1996 Foru Dekretua, azaroaren 11koa, Jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalaren gaineko zerga kudeatzeko arauak ematen dituena.
11. gaia.–12/2006 Foru Legea, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. Arau-hausteak eta zehapenak.
12. gaia.–7/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, ezartzen duena nola banatu transferentzia arrunten bidez toki-erakundeek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa. Toki-erakundeek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa.
13. gaia.–8/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Toki Inbertsioen Plana arautzen duena.
14. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, zeinaren bidez garatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.
15. gaia.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako Toki Erakundeen Aurrekontu Egitura onesten duena.
16. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Instrukzio Orokorra onesten duena.
17. gaia.–Toki entitateen diruzaintza. Araubide juridikoa. Kutxaren batasunaren printzipioa. Diruzaintzaren eginkizunak. Antolamendua. Funtsen egoera: kutxa eta banku-kontuak. Ordainketak egitea: ordaintzeko lehentasuna, prozedurak eta moduak. Ordaintzeko epeak betetzea. Berdinkatzeko egoera-orria.
18. gaia.– Finantza-plangintza. Diruzaintzako plana eta funtsak erabiltzeko plana. Diruzaintzaren soberakinak errentagarri bihurtzea. Diruzaintzako eragiketak. Interes tasen arriskua.
19. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen zorpetzea. Kreditu eragiketen motak. Kontratuen izaera juridikoa: tramitazioa. Epe luzeko kreditu eragiketak: helburua eta iraupena, gaitasuna, eragiketak ituntzeko mugak eta betekizunak. Epe laburreko kreditu eragiketak: betekizunak eta baldintzak. Zorpetze eragiketei aplikatu dakiekeen finantza-zuhurtasunaren printzipioa.
20. gaia.–Finantza-matematika. Maileguak. Amortizazio-sistemak: ordainketa bakarra, amortizazio-kuota konstantea, amortizazio-zenbateko oso konstantea ("sistema frantsesa"), amortizazio-zenbateko oso aldakorra, progresio aritmetikoan edo geometrikoan. Interes tasa finkoko edo aldakorreko maileguak.
21. gaia.–Finantza-matematika. Kapitalizazio bakuna eta konposatua. Hitzarmen lineala eta hitzarmen esponentziala. Puntu baliokideak kapitalizazio sinplean eta konposatuan. Zenbateko efektiboa eta zenbateko nominala. Deskontu komertziala eta deskontu arrazionala, epemuga arrunta eta batez besteko epemuga, kapitalizazio sinplean eta konposatuan.
22. gaia.–Kontabilitate analitikoa. Kontzeptuak eta sailkapenak. Zuzeneko eta zeharkako kostuak. Kostu-ereduak eta -metodoak: kostu osoa ("full costing") eta kostu partzialak edo zuzenekoak ("direct costing"). Produkzio baliokidea. Baterako produkzioa. Kostuak, departamentuen arabera. Kostuak, jardueren arabera. Kostu estandarra, desbideratzeen analisia eta aurrekontu malgua. Kostuaren, bolumenaren eta etekinaren analisia. Behin-behineko finantza egoerak.
23. gaia.–13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa. Printzipio orokorrak. Tributu arauak. Tributuak: tributu motak, zerga-gaia, tributudunak, oinarria, tributu-zorra.
24. gaia.–177/2001 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua onesten duena. Xedapen orokorrak; Zorren iraungipena; Borondatezko aldian diru-bilketa egiteko prozedura; Premiamendu bideko diru-bilketa prozedura, hutseginak eta premiamendu prozeduraren bukaera; Administrazio helegiteak eta erantzunbeharrak.
25. gaia.–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa. Aplikazio-eremua. Printzipio orokorrak. Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna. Aurrekontuen kudeaketa.
26. gaia.–HAP/2015/2012 Agindua, Informazioa emateko betebeharrei buruzkoa, toki-erakundeei dagokienean. Xedapen orokorrak. Betebeharreko subjektuak eta prozedura. Aldizkako betebeharrak eta aldizkakoak ez direnak. Informazioa emateko betebeharrak, toki-korporazioen esparruan. Informazioaren publizitatea eta ez-betetzeen ondorioak.
27. gaia.–635/2014 Errege Dekretua, uztailaren 25ekoa, garatzen duena Administrazio Publikoen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia kalkulatzeko metodologia.
28. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Egintza administratiboak: Betebeharrak eta eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak.
29. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
30. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Hitzaurrea. Atariko titulua. Xedapen orokorrak: adjudikazio botereak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Kontratuen kudeaketarako printzipioak eta arauak.
31. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. Kontratuak betearaztea. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.
32. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.
33. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Obra kontratua. Herri-lanak emateko kontratua.
34. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Zerbitzuen emakidarako kontratua. Hornidura kontratua. Zerbitzu kontratua. Xedapenak.
35. gaia.–19/1984 Foru Legea, abenduaren 20koa, Nafarroako Kontuen Ganbera arautzen duena. Eskumen eremua eta eginkizunak. Antolaketa eta funtzionamendua. Osaera.
36. gaia.–424/2017 Errege Dekretua, Tokiko Sektore Publikoko Erakundeen Barne-kontrolari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Kontu-hartzailetzako eginkizuna betetzea. Eskubideei eta diru-sarrerei buruzko prozedura. Gastuei eta ordainketei buruzko prozedura.
37. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Aplikazio-eremua. Dirulaguntza publikoei buruzko xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak.
38. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Dirulaguntzak itzultzea eta hori egiteko prozedura. Dirulaguntzen finantza-kontrola. Dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak. Hamalaugarren xedapen gehigarria.
39. gaia.–887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena. Xedapen orokorrak. Laguntzak emateko prozedura.
40. gaia.–887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena. Dirulaguntzak kudeatu eta justifikatzeko prozedura. Itzulketak. Zehapen prozedura. Xedapen gehigarriak.
41. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzen itzulketa. Arau-hausteak eta zehapenak.
42. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. Xedapen orokorrak. Funtzionario publikoak.
43. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. Behin-behineko langileak. Administrazio-kontratudun langileak. Lan araubidean kontratatutakoak. Xedapenak.
44. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. III. titulua. Lurralde eta hirigintza antolamendua. III. kapitulua. Udalen hirigintzako plangintza. Hirigintza antolamenduko determinazioak. Udal plan orokorra. Garapenerako plangintza. V. titulua. Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina. I. kapitulua. Esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileran. Hirigintzako lizentziak. VI. titulua. Lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnak. I. kapitulua. Lurzoru-ondare publikoak.
Oharra: Gai guztiak bat etorriko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriarekin.
Iragarkiaren kodea: L2317430
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
