2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SANTAKARA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion lanpostu bat. Deialdiko lanpostua bete gabe uztea
Abenduaren 14ko 2022-0252 Ebazpena, Santakarako Udaleko alkateak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita honako deialdi honetako lanpostua: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzaren azaroaren 18ko 2022/0123 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Kontuan hartuz uko egin duela deialdiko oposizioaldia gainditu duen pertsona bakarrak.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Bete gabe uztea deialdi honetako lanpostu hutsa: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, 20/2021 Legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa).
Bigarrena.–Agintzea argitara dadila deialdiaren web-fitxan (Santakarako Udalaren gardentasun atariaren barnean) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Santakaran, 2023ko abenduaren 14an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2317623