2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRONKARI
2023rako lan publikoaren eskaintza
Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 60/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Erronkariko Udalaren lan publikoaren eskaintza, honela:
Lehena.–Onestea Erronkariko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, zeinak honako lanpostu hauek betetzea jasotzen baitu, kontuan hartuta 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.2 artikulua:
1.–02 Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024. Txanda irekia.
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Erronkariko Udalaren langileei.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (29/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluak).
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (29/1998 Legearen 8. artikulua).
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. (6/1990 Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).
Erronkarin, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2318378