2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, administrari laguntzailearen eta administrari laguntzaile osagarridunaren 18 lanpostu, gehienez, ezohiko merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko. 23-00110 gora jotzeko errekurtsoan Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako 2534 zenbakiko ebazpenaren jakitun dela adieraztea
23-00110 gora jotzeko errekurtsoan Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako 2534 zenbakiko ebazpenaren jakitun,
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 11n, honako erabaki hau onetsi du:
Ikusirik María José Reta Muruzábal andreak Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren aurka jarritako 23-00110 gora jotzeko errekurtsoan Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako 2534 zenbakiko ebazpena, 2022rako aldi baterako enplegua egonkortzeko lan-eskaintza publikoa aldatzeari buruzkoa, erabakitzen da:
1. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2534 zenbakiko ebazpenaren berri jaso duela adieraztea. Ebazpen horrek María José Reta Muruzábal andreak jarritako 23-00110 zenbakiko errekurtsoa baiesten du.
2. 1.404800-90 plaza Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsitako 2022ko egonkortzeko lan-eskaintza publikotik kentzea.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunek horren berri izan dezaten.
Iruñean, 2023ko abenduaren 11n.–Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarreko idazkaria, Carlos Salvador Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2317784