29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2023ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2024ko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, honako hau betetzeko: Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, martxoaren 17ko Foru Legearen bidez aldatua; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %68,00 (%31,00, Batasunaren kontura, eta %37,00, Mendietako Biltzarrean idazkari aritzeagatik). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: merezimendu lehiaketa. Euskararen ezagutza: C1 (ahoz eta idatziz).

Batasuneko herriburua: Doneztebeko Udala. Jarduteko baldintzak: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean ere idazkari kontu-hartzaile arituko da.

Izenen zerrenda

Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.

Donezteben, 2024ko otsailaren 2an.–Batasuneko burua, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2401919