2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Ollarango Udalak, 2023ko abenduaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Ollarango udal-mugarteko balorazio txostena.
Balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, hala betez azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian (http://www.ollo.es), aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.
Ollaranen, 2024ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2400549