29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Elkanoko 372.etik 376.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Gobernu Batzarraren 2023ko irailaren 21eko bilkuran, hasiera batez onetsi zela hiri-jarduketarako plan berezi bat Elkanoko 372.etik 376.era bitarteko lurzatietarako, SM Urratsak Eraikitzea SLk sustatuta. Espedientea jendaurrean jarriko da Udalaren bulegoetan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontsultatzeko eta alegazioak aurkezteko. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2401255