29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2024rako lan publikoaren eskaintza

Santakarako Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen 2024ko urtarrilaren 22an:

Ikusirik Osoko Bilkurak 2023ko azaroaren 28an onetsi zuela udal honen plantilla organikoa, 2024rako aurrekontuarekin batera, eta oso-osorik argitaratu zela 2024ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an.

Ikusirik plantilla organiko horretan zenbait lanpostu huts daudela, aurrekontu-zuzkidura dutenak. Beharrezkotzat jotzen da lanpostu horiek ekitaldi honetan betetzea, udal-zerbitzuek behar bezala funtzionatu dezaten.

Ikusirik langile berriak sartuz hornitu behar diren giza baliabideen beharrak, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. eta 10. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Ikusirik espedientean jasotako txostenak.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.g) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren eskaintza 2024rako. Hona:

–2. lanpostua: administrari-ofiziala. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12. %3,36 (19/08 Foru Dekretua).

–4. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,83; Toxikotasun eta arriskuko osagarria: %9. %2,99 (19/08 Foru Dekretua).

Bigarrena.–Agintzea lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Santakarako Udaleko iragarki oholean argitara dadila.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Santakaran, 2024ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2401200