29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua U.E. U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitatean

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-ENE-24 (4/UV).

«Iruñeko Udal Planeko U.E. U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitaterako borondatezko birpartzelazio-proiektuaren agiria aurkeztu zuen 2023ko azaroaren 22an Bapi Sociedad de Alquileres SLk. Agiri horrekin eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen eta juridikoen 2024ko urtarrilaren 12ko txostenarekin bat etorriz,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko U.E. U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitaterako borondatezko birpartzelazio-proiektua, Bapi Sociedad de Alquileres SLk sustatua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta erabaki hau argitaratzea Udalaren ediktuen taulan eta tokiko prentsan.

3. Erabaki hau jakinaraztea honako hauei: Bapi Sociedad de Alquileres SL, European RZ Tools SL, Inversiones Barandalla SA, Construcciones Electromecánicas Iruña SL eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoa».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2401313