29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 942. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren urtarrilaren 22ko 21/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat katastroko 1. poligonoko 942. lurzatian (Oteitzako Udal Planeko hiri-lurzoruko UO-25 antolamendu-unitatea), Oteitzako Epeloa kaleko 1. zenbakiko lerrokadurak zehazteko. María Carmen Sanz Santamaría eta Gregorio Zudaire Martínez dira sustatzaileak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Oteitzan, 2024ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2401254