29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Jendaurrean jartzea Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa

Larragoako Udalak, 2024ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen jendaurrean jartzea aldi batez Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten. Hura interesdunen eskura dago, udal bulegoetan. Hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, udaletxeko iragarki-taulan eta www.larraona.es webgunean ere egonen da ikusgai.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legeetan ezarria bete dadin.

Larragoan, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.

Iragarkiaren kodea: L2401320