29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2024rako zerga-tasak eta tasak

Gesalazko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), honako hau erabaki zuen:

Karga-tasa hauek onestea, 2024. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, baita onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legez finkatutakoa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

  • Karga-tasa: %25.
  • Koefizienteak dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak.

–Tasak:

  • Lerateko badian aparkatzeko tasa: autoak, 5,00 euro; autokarabanak, 7,00 euro, eta motorrak, 2,00 euro.
  • Tasa berezia igerilari federatuentzat eta matrikula bakar baterako:
  • Bonua, aparkalekua irekita dagoen aldi osorako: 100,00 euro.
  • 30,00 euroko hileko bonuak.
  • Bonua windsurflarientzat: 20,00 euro 12 egunetarako, sarrera 15:00etatik aitzina.

–Erroldatuak, zirkulazio-zerga Gesalazko ibarrean ordaintzen dutenak: 0,00 euro.

–Agiriak egitea:

  • Kopiak egitea:
    • Zuri-beltzean, DIN-A4: 0,10 zentimo.
    • Zuri-beltzean, DIN-A3: 0,20 zentimo.
    • Kolorean, DIN-A4: 0,60 zentimo.
    • Kolorean, DIN-A3: 1,20 euro.
  • Konpultsa. Bosgarren konpultsatik aurrera: 0,60 zentimo.
  • Lurzatien gaineko zedulak. Bosgarren zedulatik aurrera: 0,60 zentimo.

–Udalaren kiroldegiko tasak:

  • Udako denboraldiko abonua:
    • 14 urtetik gorakoak: 65,00 euro.
    • 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 40,00 euro.
    • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 30,00 euro.
  • Udako denboraldiko abonua (hilekoa), tarifa hauek ez dute dirulaguntzarik.
    • 14 urtetik gorakoak: 35,00 euro.
    • 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 25 euro.
    • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 20,00 euro.
    • 3 urtetik beherakoak: doan.
  • Udako denboraldirako eguneko sarrerak:
    • 15 urtekoak eta hortik gorakoak; egun osoa: 8,00 euro / egun erdia: 6,00 euro.
    • 3 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne), egun osoa: 5,00 euro / egun erdia: 4,00 euro.
    • 3 urtetik beherakoak: doan.
  • Erroldatuek Udalari eskatzen ahalko diote abonuaren zati bat diruz laguntzeko.
    • 15 urtekoak eta hortik gorakoak: 35,00 euro.
    • 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 20,00 euro.
    • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 15,00 euro.
  • Taldeak (20 eta 30 pertsona bitarte):
    • 1.–Desgaitasuna duten pertsonak edo beste gaitasun batzuk dituztenak: %50eko dirulaguntza.
    • 2.–Eskola-taldeetako eta kanpalekuetako pertsonak: %30eko dirulaguntzak.

–Instalazioak alokatzea udalditik kanpo:

  • Erroldatuak: doan.
  • Erroldatu gabeak: 10,00 euroko bonua, lau aldiz sartzeko.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta haren kontra errekurtso hauek jartzen ahalko dira:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.

Muetzen, 2023ko abenduaren 14an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2317761