29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Hiri-jarduketarako plan berezia 4., 5. eta 9. etxe-sailetan. Hasierako onespena

Fustiñanako alkateak, 2024ko urtarrilaren 24ko 10/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batez onestea hiri-jarduketako plan berezia 4. etxe-sailaren zati batean, 5. eta 9. etxe-sail guztietan eta horien artean dagoen bide-azaleran. Sustatzailea Congelados de Navarra SAU da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Fustiñanan, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2401309