29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Udal Planeko 2. poligonoko 337. lurzatian. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2023ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, Sergio Pérez de Eulate Pérez de Eulate jaunak sustatu duena, 2. poligonoko 337. lurzatiaren hirigintza-kalifikazioa aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77,2. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2401297